Askok argazkilari moduan ezagutuko gaituzue, beste askok denda moduan; ezkontzen antolaketa etorriko zaizue batzuei burura, eta norbaiti, akaso, iaz izandako inaugurazio ekitaldi hura. Baina hori baino askoz gehiago gara.
Jessica eta Leire gara, argazkiak eta ekitaldiak gara, irudia eta komunikazioa gara, denda eta diziplina anitzeko espazioa gara, ama gara, ekintzaileak gara, emakumeak gara, euskara gara.
Hau da gure nortasuna, hau da gure proiektuaren adar bakoitzari zentzua ematen dion muina. BELUN une ahaztezinak adar ezberdinez osatutako zuhaitza baita. Eta txoriak moduan, gure webgunetik zehar adarrez-adar ibiltzera gonbidatu nahi zaituztegu, irakurri berri dituzuen hitz «polit» hauen zentzua uler dezazuen.
Post-data: eskerrak bihotzez bi urte hauetan gugan izandako konfiantzagatik. Ilusio eta gogo berdinarekin jarraituko dugu lanean zuek nahi duzuen artean. Bide batez, barkamena eskatu nahi dizuegu izandako hanka sartzeengatik ere. Ikasten eta hobetzen jarraituko dugu, zin dagizuegu.