Zer da ENGAGEMENTa? Ekitaldiak irauten duen bitartean, gure bezeroa inplikazio eta parte hartzearen bitartez «engantxatzea«, bere atentzioa hasieratik bukaerara mantentzea, gure markarekin duen harremana emozionalagoa izateko eta fidelagoa bihurtzeko.
Helburu hau lortzea ez da erraza izaten, jorratu beharreko gai astun batzuk, protokoloak agindatuko zenbait ekintzek edo guztion gustua egiteak, askotan zaildu egiten baitu programaren antolaketa. Baina hurrengo puntuak kontuan izanez gero, samurragoa egingo zaigu bertaratutakoek ekitaldiaren parte direla sentitzea.
Ekitaldi aurretik gonbidatuei jakinmina piztea. Gonbidapenaren bitartez intriga mezu bat igorri dezakegu, adibidez. Edo mikrosite bat sortu ekitaldiaren berri emateko eta bertatik jarraipena egiteko… mila aukera daude.