Partikularrentzako ospakizunak

OSPAKIZUNAK

Egun bakarra izango da, eta zuena izatea nahi duzue. Ez dadila ospakizun huts bat izan, zuen izena daukan eguna baizik. Begietara begiratu eta emozioz bustitzen direla ikustea, irribarrez lehertzea, dantza egunsentiraino egitea, maite duzuen jendez inguratzea. Gainontzeko guztia gure esku utzi, eguna iritsi bitartean bide lagun izango gara eta.

belun-ospakizun-antolaketa
OSPAKIZUNAREN ANTOLAKETA INTEGRALA edo WEDDING PLANNER ZERBITZUA

Ospakizuna osotasunean antolatzeko zerbitzua eskaintzen dugu, Wedding planner zerbitzua ezkontzen kasuan. Elkarlanean arituko gara: zuek gauza politez arduratu zaitezte eta utzi buruhausteak gure esku. Aholkularitza zerbitzua eskainiko dizuegu behar duzuen guztian, elementu guztien diseinuaz arduratuko gara, apaingarrietaz, hornitzaileen eta aurrekontuaren kudeaketa guztia eramango dugu (jatetxea, katering-a, musika, animazioa, loreak…) , egun berezi hori nolakoa izango den zehaztu eta ezerk kale egingo ez duela ziurtatuko dugu.

.

ARGAZKILARITZA

Ez izan beldurrik, ematen duena baino errazagoa da eta. Aurretik ezagutuko dugu elkar, eta sinistuiguzu, dibertitu egingo gara.
Kameraren atzean bi neska gazte gaude eta gure profesionaltasuna zuen gustu eta nahietara egokitzeko guztiz irekita gaude. Mimo handiz egingo dugu lan, aurretik, egunean bertan, eta emaitza esku artean izan arte.

belun-argazkilaritza
belun-espazioen-apainketa
ESPAZIOAREN APAINKETA

Ezkontza tematiko bat nahi duzu?  Haurrentzako txoko bat? Gonbidatuek deskantsatzeko dezaten leku bat? Edo candy bar bat montatzeko asmotan zabiltza… Eskatu nahi duzuna, eta izango duzu. Leku guztietan zuen esentzia arnastea izango da gure helburua.

GONBIDAPENAK ETA PAPER GAUZAK

Gonbidapena %100 pertsonalizatzeko aukera. Nahi duzun formatuan, digitalean… Ez duzu bat berdina ikusiko!
Ospakizun eguna zureagoa egitea nahi baduzu, bertan egongo diren elementu guztiak zuen nortasunez zipriztintzeko aukera ere badago: seatinga, menua, photocall-a…

belun-gonbidapenak
belun-opari-pertsonalizatuak
OPARI PERTSONALIZATUAK

Ez eskatu katalogorik, ez daukagu eta. Behin zuek ezagututa aurkituko dugu mahai gainean geldituko ez den opari hori. Zerbait funtzionala, originala, aurrekontura egokitzen dena, aurreko ezkontzetan ikusi ez duzuena…

Gurekin lan egin nahi al duzu?