Irudi aholkularitza korporatiboa eta marka pertsonala
♦ ZU zara MARKA.
♦ LANA zure PRODUKTUA.
♦ JARRERA zure ESENTZIA.
♦ IRUDIA eta KOMUNIKAZIOA ematen duzun PAUSU BAKOITZA.

ENPRESA, INSTITUZIO ETA PROFESIONALENTZAT AHOLKULARITZA
Baduzue zuen MARKA, landu duzue hau sendotzeko eta marka balioak transmititzeko estrategia, baduzue komunikazio plan bat… Eta orain?
Pertsonak dira gure enpresa eta instituzioetako aktibo nagusia. Denon lanaren araberakoa izango da guztion arrakasta, baina bakoitzaren jarreraren araberakoa izango da landu dugun MARKA ESTRATEGIAren arrakasta absolutua, pertsonak baitira enpresako balioak, esentzia eta filosofia transmititzeko elementu nagusia.
Horregatik, lan taldearen eta berau osatzen duten elementu guztien irudia kudeatzea oso garrantzitsua da lehiakideen aurrean ezberdinak izateko eta merkatuan nahi dugun inpaktua lortzeko. Enpresaren nortasuna adierazten duen irudi korporatibo egoki bat islatzea da zerbitzu honen funtsa, bezeroak lortu eta fidelizatzeko, helburuak bete eta gehiago eta hobeto saltzeko.
MARKA PERTSONALA LANTZEKO ESTRATEGIA
Lan bila zabiltza? Zure helburu pertsonal nahiz profesionalak bete nahi dituzu? Marka pertsonala lantzeko ordua iritsi da.
Irudia eta komunikatzeko era ezinbesteko ardatzak dira arrakasta profesionala lortzeko. Horregatik, funtsezkoa da zure balio proposamena lantzea, merkatutik eta gainontzekoetatik zerk ezberdintzen zaituen identifikatzea, ondo jakitea nori eta zelan zuzendu, ondo lantzea nola aurkeztuko zaren…zure burua «saltzeko» promozio teknika aproposak zureganatzea, finean.


ESTILISMO EDO UNIFORMEAREN AUKERAKETA
Janzkera korporatiboaren aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dugu. Lan taldeak islatzen duen irudia enpresaren balioekin bat etorri behar delako, marka irudia sendotzeko balikoko duen komunikazio tresna moduan ulertu behar da lantokiko janzkera.