Partikularrentzako irudi aholkularitza

belun-ezkongaiak
EZKONGAIENTZAKO JANTZIAREN AUKERAKETA

Zure ezkontza egunarekin amestuko zenuen askotan eta orain, momentua heldu dela, ezdakizu nora jo?
Kontaiguzu nolako estiloko ezkontza gustatuko litzaizuken eta zure beharretara egokituko gara: diseinu alternatiboak, erromantikoak, bohemioak, rustikoak, bigarren eskuko soinekoak, klasikoak…

Nora jo gomendatzeaz gain, prozesu guztian zehar aholkulari lana egiteko aukera ere ematen dugu, soinekotik hasi, osagarri, ile-apainketa eta majillajeraino.

EKITALDI BEREZIETARAKO AHOLKULARITZA

Ponentzia batera gonbidatu zaituzte eta janzkerak kezkatzen zaitu? Ezkontza informal batera gonbidatu zaituzte eta ez dakizu zer jantzi?

Ekitaldi dotore batera joan beharra daukazu eta arreta emateko beldur zara? Zure zalantzak argitzen saiatuko gara aurrekontura egokituz eta une berezi horretarako egokiena aukeratuz, mozorrotuta eta deseroso senti ez zaitezen.

belun-ekitaldi-bereziak
belun-burukoa
BURUKO PERTSONALIZATUAK

Zure neurrira eta aukeratu duzun jantziaren arabera diseina ditzakegu burukoak. Etorri eta probatu dauzkagun aukera ezberdinak, eta gehien gustatzen zaizuna pertsonalizatuko dugu, egun berezi horretan guztia ezin aproposago konbinatuta egoteko eta zurea modukorik ez ikusteko!

Gurekin lan egin nahi al duzu?