Ekitaldi korporatiboak eta sozialak

ZERGATIK AUKERATU EKITALDIA KOMUNIKAZIO TRESNA MODUAN?

♦ Helburu komunikatiboaren arabera, publikoaren segmentazio zehatza egin dezakegulako

♦ Une berean gure mezua helburuko publikoari igortzeko aukera ematen duelako

♦ Mezua jaso ez ezik, bizi egingo dutelako. Baliteke esandakoa ahaztea, baina bizitako esperientzia betirako geldituko da.

♦ Gure marka baloreak, gure nortasuna ezagutzera emateko aukera onena delako

belun-branding-eta-komunikazioa
BRANDING ETA KOMUNIKAZIOAREN IKUSPUNTUTIK

Helburua izaten da ekitaldi bakoitzaren abiapuntua, baina testuinguruak ere hainbesteko garrantzia dauka guretzat. Balore korporatiboak, markaren esentzia nonahi sentitu behar dira. Gure nortasuna arnastu behar da ematen dugun pauso bakoitzean.

UNE AHAZTEZINAK BIZIARAZTEA

Publikoak biziko duen esperientziaren intentsitatearen araberakoa izango da gure helburuaren arrakasta. Gogoratu: hitzak haizeak eramanten ditu, bizitako sentsazioak ordea ahaztezin bihurtzen dira.

belun-une-ahaztezinak
belun-entzun-barneratu
ENTZUN, BARNERATU ETA EKITALDI BIHURTU

Bezeroa entzun, helburua zein den ulertu, barneratu eta ekitaldi bihurtu, horretan dihardugu Belunen. Zuen laguntzaile pertsonala izango gara bide horretan eta gu arduratuko gara guztiaren kudeaketaz: lokalizazioa, hornitzaileak, timming-a… Arazoei aurrea hartzen diegu, produkzioan guztia kontuan hartuz eta aurrekontura egokituz.

Gurekin lan egin nahi al duzu?